XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkargorta: El Pais eskumaren zerbitzura

Gai honi buruzko tesia irakurri berri du Unibertsitatean.

Antxon Azkargorta Informazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta euskal prentsaren langileak pasa den ostiralean irakurri zuen " Editorialea gertakizunaren aurrean: El Pais eta Euskadi izeneko tesi doktorala.

Epai-mahaiburuak tesi hau benetan nobedosoa eta berrikuntzaz beterikoa dela adierazi zuen, eta ondorioz matrikula cum laude mailaz saritu zuen irakasle gazte honen lana.

Antxonek berak aitortzen duenez, El Pais egunkariaren eritzi artikuloak aukeratzea helburu formala baino ez da izan, tesia gauzatzerakoan zuten asmoa beste bat bait zen, alegia, gaur egun gizartean diskurtso moeta nagusia aztertu, ikusi nola dabilen, ze terminotan oinarritzen den eta horren mekanismoak argitara eman.

El Pais, egunkari bezala, eskumakoa dela, adierazten du Azkargortak, baina eskuma inteligentearena.

Nahiz eta bere jokoa prentsa independiente delako horren eredua segitu, azpimarratzen du Azkargortak segidan eskumako egunkari bat da.

Antxon Azkargorta irakasleak aitortzen duenez, oso kontutan hartzekoa da El Pais egunkaria Estatu mailan.

Edozein gauza egin baino lehen askok bere orrialdeetara jotzen bait du.

Estatuko autore gehienentzat erreferentzirako egunkari nagusia da El Pais.

Horrek esan bide nahi du El Pais dela ez bakarrik Estatuko komunikabide guztien erreferentzia, baita ere klase politikoa delakoarena, intelektualena, eta gizarte honetako zenbait talde, erakunde eta abarrena.

Horregatik uste du Azkargortak El Pais egunkari bat baino gehiago dela.

Hala ere eskumako diskurtso hori kaleratzeko estalketa prozesu bat ematen dela dio, gizarte honetan lugares comunes edo leku arruntak deitzen diren horien azpian.

Esate baterako, argitzen du terminologia konkretu batez erabiltzen ditu konsenso, pakea, representazioa, razionalitatea edo arrazoia eta antzekoak.

Terminologia edo kontzeptualizazio horren atzean izkutatzen da diskurtso subjetiboa, horren atzean izkutatzen dira talde edo klase konkretu baten interesak.

Teorian diskurtso objetiboa den horren atzean, eta funtsean diskurtso objetibizante edo antzeko prozedurak erabiliz mozorrozten dela El Pais egunkariaren egiazko eskumako ideologia.

Prozedura horiek balio haundiko hitzak omen dira demokrazian: gehiengoaren ordezkaritza, konsensoa... dio lehen esan ditugun hitz guzti horien atzean ideologi zehatz bat dago.